Logotipo de Dantzagunea


Atalak 2.0: Dantzaz Azkuna zentroan, ekainaren 1ean

Azkuna Zentroak ATALAK egitasmoaren edizio berriko Vicky P. Miranda eta Marta Coronado Euskal Herriko koreografa hauen bi sormen berri aurkeztuko ditu ekainaren 1ean, Dantzaz-en 12 dantzarirekin.

  • Data: ekainaren 1a, osteguna
  • Tokia: Azkuna Zentroa, Bilbo
  • ORdua: 19:30

ATALAK Dantzazen egitasmoa da, Donostia Kulturak bultzatuta. Honen bitartez Euskal Herrriko koreografoei aste bateko sormen egonaldiak garatzeko aukera eskaintzen diote euren 12 dantzarirekin. Astebeteko iraupena duten egonaldiek Dantzazeko dantzariak euskal koreografo eta sortzaileekin harremanetan jarriko dituen bilaketarako, entseguak egiteko eta ikerketarako gune bat suposatzen dute. Honen emaitzak binaka aurkeztuko dira Euskal Herriko hainbat espaziotan.

Atalak 2008n abian jarri zenetik, laborategi eta topagunea bilakatu da dantzaren balio berrienentzat. Errenterian errotutako plataformak, ekimen horren bidez, Sorkuntza Koreografikoko Zentroaren alde egindako apustua berretsi eta sendotzen du. Bertan, 12 egonaldi artistiko hartzen dira urtean. 2017. urtean zehar Dantzaz konpainiako dantzariak beren zerbitzura izango dituzten sei euskal sortzaileak ondokoak dira: Marta Coronado eta Fabio Lopez (egonaldien aroa irekiko dituzte, otsailean), Mikel Aristegui eta Iker Gomez (apirilean gonbidatuak Dantzazeko instalazioetara) eta Eneko Alcaraz eta Eneko Gil (azken sortzaile egoiliarrak, azaroan zehar). Formatu, lengoaia eta estetika-kode oso heterogeneoak hartuko dituzten beren proiektuek bozgorailu bat izango dute Donostia Kultura, Tabakalera, Dantzagunea, Malandain-Biarritz ZKN eta Azkuna Zentroa (Bilbo) osatzen duten hedatze-sareari esker.

Informazioa: Azkuna Zentroa / Dantzaz

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko maiatza(r)en 18-(e)an 08:35etan