Logotipo de Dantzagunea


DANTZAZ Konpainia Arcachon-eko dantza jaialdiaren estreinaldian

Dantzaz Konpainiak, Dantzaguneko bi konpainia egoiliarretariko batek,  2011/2012 denboraldiari hasiera emango dio Arcachon frantses hiriko“CADENCES”  nazioarteko dantza jaialdian parte hartuz. Jaialdiko arduradunek irailaren 20ean izango den irekitze gaualdia konpainiari eskeini diote. Horrezgain, irailaren 25ean, jaialdiko azken egunean, “escale choreographique” izeneko beste emanaldi berezi bat proposatuko dute.

Denboraldi bizi-bizia izanen da: lehenengo aldiz, konpainia Espaniako Antzoki Publikoen Sarean sartuko da eta urte bukaera honetan Malaga, Gijón, San Sebastián de los Reyes (Madril), Leioa eta Colmenar Viejo-n (Madril) izango da. Hurrengo 6 hilabeteetan berriz, 30 bat emanaldi ziurtatuak ditu, bereziki Frantzian eta Eukal Herrian (Oloron Sainte Marie, Saint Orens (Toulouse), Hendaia, Luhuso,…), baita Stuttgart-en (Alemania)ere.

Argazkia: Jose Usoz

Argazkia: Jose Usoz

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2011(e)ko iraila(r)en 16-(e)an 17:14etan