Paso a 2 plataformak abian jarri du Madrilgo Koreografia Lehiaketaren 31. edizioa, deialdi ofiziala irekitzearekin batera. Deialdia dantza garaikide, antzerki fisiko edota gorputza funtsezko elementutzat duten sorkuntza berriei dago irekita, eta lengoaia eta ikuspegi aniztasuna sustatzea da helburua.
Deialdia espainiar estatuko edota Espainian bizi diren nazioarteko sortzaileei dago irekita. Gutxienez bi interpretatzaile eta gehienez hamabost dituzte lanak aurkeztu beharko dira. Lanen iraupena gutxienez 15 minutukoa izango da. Koreografiak berriak izan behar dira, edota 2016ko iraila eta 2017ko izen-emate datan estreinatutakoak. Koregrafo bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.
Izen-emateko epea 2017ko irailaren 4an itxiko da
Informazioa: Pasoa2