Kukai Dantzak dantzari gazteentzako formazio kurtsoa jarri du abian. Kurtsoaren helburu nagusiak izango dira: dantzari gazteei dantza tradizionalean eta garaikidean formazio osagarri bat eskaintzea eta Kukai Dantzaren lan ildo eta errepertoriora hurbilketa bat eskaintzea. Horretarako, Kukai Dantzako dantzariak eta irakasle espezializatuak jardungo dira irakasle gisa.
-
Hasiera: urriaren 6a, ostirala
-
Ordutegia: 17:00 - 20:00
-
Nori zuzendua: 17 urtetik gorako dantzarientzat; euskal dantza tradizionalean eskarmentua izan beharko da.
-
Egutegia: urritik ekainera, 17:00-20:00.
-
Lekua: Errenteria, Dantzagunea
-
Izen-ematea:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
(irailaren 23a baino lehen)
-
Aurkeztu beharreko datuak:
-
Izen-abizenak
-
Jaioteguna
-
Ohiko dantza eskola edo dantza taldea zein den adierazi
Informazioa: Kukai
Asteartea, 2017(e)ko iraila(r)en 12-(e)an 10:02etan