2018ko udazkenean Montrealgo Ecole de Danse Contemporainen dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia
Gipuzkoako Dantzaguneak Quebeceko Montreal hirian pieza koreografiko bat prestatzeko egonaldirako deialdia egiten du, Montrealgo Ecole de Danse Contemporainekin (EDCM) eta Quebeceko Conseil des arts et des Lettresekin (CALQ) elkarlanean.
Deialdiaren helburua da, eta EDCMk eta CALQek martxan duten programaren barruan, Euskal Herriko koreografoei beren lana nazioartean garatzeko eta ezagutarazteko aukera ematea, eta profil profesionala sendotzea.
Aukeratutako koreografoak 2018ko udazkenean Montrealgo Dantza Garaikideko Eskola bi hilabeteko egonaldia egingo du, eta 30 minutuko koreografia bat sortuko du, goi mailako dantza ikasketak amaitzen ari diren 15/20 dantzarirekin.
Egindako lana 2018ko abenduaren 12tik 15era egingo den Cru d’automne jaialdian aurkeztuko dute, Montrealgo Wilder eraikineko Orange espazioan.
Bi lurraldeotako kolaborazio-lan honi esker, quebectar koreografo batek egonaldia egingo du Euskal Herrian, Dantzazekin Gipuzkoako Dantzagunean eta Tabakaleran.
Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 13an bukatuko da.
Helburuak
Gipuzkoako Dantzagunearen egonaldi-programa honek ondorengo helburuak ditu:
Egonaldiaren ezaugarriak
Deialdi hau esperientzia profesionala duten dantza garaikideko koreografoei zuzenduta dago, eta gutxienez bi lan profesional eduki behar dituzte eginda.
Aurkezteko baldintzak
Hautagaiek ondorengo baldintzetako bat bete beharko dute gutxienez:
Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa eta epeak
Proiektuen txostenak ondorengo helbidera bidali behar dira, 2018ko martxoaren 13a baino lehen: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Ondorengo informazioa aurkeztu behar da (PDF formatuko dokumentu bakarrean):
Aukeraketa-irizpideak
Egonaldiaren iraupena eta diru-laguntza
Egonaldiak bi hilabeteko iraupena izango du, 2018ko urriaren 15etik abenduaren 15era.
Diru-laguntza 4.000€koa da, bidaia, asegurua eta egonaldiko gastuak ordaintzeko. CALQek emango dio ostatua koreografoari eta proiektuaren ekoizpen-gastuak EDCMk ordainduko ditu.
EDCMk 4.500$ emango dizkio koreografoari bere lanaren egile eskubideengatik.
Informazio gehiago