Logotipo de Dantzagunea


Europar Batzordeak Danceweb 2012 dirulaguntzak argitaratu ditu dantzari eta koreografoentzat


Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak Danceweb 2012 dirulaguntza programa aurkeztu du. Deialdia, Vienan, ImPulsTanz jaialdiaren barne, uztaila eta abuztuko  5 astetan zehar gauzatuko den egoitza batean datza. Dirulaguntzak 65 dantzari eta koreografo gazteri nazioarteko prestakuntza programa trinko batean parte hartzeko aukera emango die.

Izen emate epea: Abenduaren 15a.

Europako, Europa Ekialdeko eta Europarrak ez diren herrialdeetako dantzari eta koreografoei gonbitea bidaltzen zaie. Ingelesaren ezagupen ona eta 22 eta 30 urte bitarteko adina izatea hobesten da.  

Informazio gehiago:

www.jardindeurope.eu

E-posta Inprimatu