Open Flight Studiok arte eszenikoen alorreko artistei espazio bat eskeintzea du helburutzat, ikerketa, esperimentazio, garapen, irakaskuntza eta produkzio lanak burutzeko. Une honetan, dantzariei zuzendutako egoitza baterako deialdia irekita dago, maiatzaren 1etik abuztuaren 26ra gauzatuko dena. Egoitza amaitzean, artistek performance bat aurkeztuko dute abuztuaren 27an eta 28an OFS-n.
Edozein nazionalitateko dantza garaikide dantzariak, koreografoak eta taldeak aurkeztu daitezke. Epai-mahaiak kalitate artistikoa, berrikuntza eta dantzarekiko konpromezua baloratzen du.
Epea: otsailaren 29