Bilboko udaleko kultura eta hezkuntza sailak, bilbaoeszenaren – bilboko baliabide eszenikoen zentroaren bitartez, eszenako sorkuntza bultzatzeko “artistak egoitzan” programaren zazpigarren edizioa deitu du.
2015eko deialdian parte hartu nahi duten euskal konpainiek eta artistek martxoak 27ra arte dute proposamenak aurkezteko eta bilbaoeszenak horietatik lau proiektu hautatuko ditu; 3.000 euroko laguntza ekonomikoa eta laguntza artistiko eta teknikoa eskainiko dizkie.
Egoitzetako bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da eta besteak Euskal Herriko konpainia eta artisten proiektuentzat edozein hizkuntzatan.
Artistak egoitzan 2015 deialdia
Informazio-iturria: BadBilbao