Logotipo de Dantzagunea


Euskal Dantzarien Biltzarraren ikerketa-beka eta bideo-lehiaketa

Euskal Dantzarien Biltzarrak, Kultura tradizionala sustatzeko helburuarekin, urtero izango den bideo lehiaketa zabaldu egiten du. Jarduera honen inguruan dauden edo erlazioa daukaten diziplinak kontutan izango dira (Folklorea, Etnografia, Etnologia, Antropologia, Soziologia, Historia, Artea …).

GAIA

Saria eskuratzeko aukera izango dute dantza eta musika herrikoia, ohiturak, tradizioak, jantziak, musika instrumentuak, haur jokoak, erritualak, gastronomia, festa tradizionalak, kondairak, eta orokorrean tradizioei edo forma folklorikoei erreferentzia egiten duena edo Euskal Herriko edozein puntuko herrietan izate edo bizimoduari erreferentzia egiten dieten ikerketa lanek.

Oso positiboki baloratuta izango da Euskal Herrian edozein lurraldeko dantza eta musika herrikoien inguruan aurkezten dena, eta zehazki dantza tradizionalen aurkezpena era didaktiko batean adierazten bada.

Informazio-iturria: Euskal Dantzarien Biltzarra

E-posta Inprimatu