Logotipo de Dantzagunea


Sortutakoak Soziala 1

Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu, sorkuntza eta ikerketa koreografikora bideratutako diru-laguntzak eta egonaldiak.

Sortzaileen lana sozializatzeko eta publiko orokorraren artean dantzaren gaineko sentsibilizazioa lantzeko, Sortutakoak programan ildo berri bat ireki du Gipuzkoako Dantzaguneak: dantzaren sentzibilizazioari eta dibulgazioari eskainitakoa, hain zuzen.

DEIALDIA

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak sentsibilizazioa programaren lehen edizioaren deialdia iragartzen du. Deialdian parte-har dezateke:

Konpainia edo talde egonkorrek

Banakako proiektuek

Proiektu zehatz baterako berariaz sortutako taldeek

DEIALDIA

Gipuzkoako Dantzaguneak dantza dibulgatzeko proiektu bat aukeratzeko deialdia egiten du. Deialdiaren helburua da 2017 urtean zehar dantza dibulgatzeko proiektu bat garatzea.

OINARRIAK

1. Partaidetza

Deialdi honetara aurkez daitezke:

Talde egonkorrak

Pertsona bakarreko proiektuak

Deialdi honetarako berariaz sortutako taldeak

2. Proiektuak

Deialdi honetara 2017 urtean zehar dantza dibulgatzeko jarduerak jasotzen dituzten proiektuak aurkeztu behar dira. Ondorengo atalak zehatz azaldu behar dira:

Proiektuaren helburu eta kontzeptu orokorrak

Proposatutako jardueren deskribapena, helburuak eta iraupena

Programa osoan eta jarduera bakoitzean landuko diren balioak

Kronograma

Proiektuak baloratzeko irizpideen artean, proiektuek ondorengo lan-ildoak eta helburuak betetzea hartuko da kontuan:

Hezkuntzaren eremuan dantza ezagutaraztea. Dantzak arte eta gizarte jarduera gisa duen balioa irakastea deialdiaren funtsezko helburuetako bat da. Jarduera artistikoa den neurrian, lehenetsiko da: sorkuntza-prozesuen eta koreografien oinarrizko klabeak lantzea; eta dantza, gizarte jarduera gisa, taldean egiten, ikusten eta kontsumitzen den aktibitatea dela erakustea.

Ikuskizunetara publikoa erakartzea: dantzan emanaldietara pertsonak erakartzeko jarduerak, ideiak, ekimenak, etab. lehentasuna izango dute proiektuak aukeratzeko orduan.

Jarraitasuna: aurkeztutako proiektuen jarduerek epe luzera begirako jarraitasuna izatea garrantzitsutzat jotzen da. Proiektuei barne-kohesioa eta jarduerei proiektuarekiko koherentzia eskatzen zaie. Era berean, oso positibotzat hartuko da, deialdi honetatik areago, proiektuek etorkizunean lantzen segitzeko bokazioa izatea.

Sormena: kreatibitatea dantzaren bidez garatzea bultzatuko duten jarduerak baloratuko dira proiektuetan. Arte-sorkuntzatik areago, dantzaren eta gorputz-mugimenduaren bidez, dantza sormen mota guztietarako tresna gisa erakustea .

3. Diru-laguntza

Sortutakoak sentsibilizazioa 1 deialdian dantza sustatzeko aukeratutako proiektuak 2.000€ko diru-laguntza jasoko du.

4. Epeak

Proiektuak aurkezteko epea: 2017ko abuztuaren 11tik irailaren 26ra dago irekita

Epaia: 2017ko irailaren 11n jakinaraziko da aukeratutako proiektuaren izena.

5. Komunikazioa

 

Proiektuaren egileak arduratuko dira proiektua ezagutarazteko beharrezko materiala emateaz, Gipuzkoako Dantzaguneak bere komunikazio-kanalen bidez ezagutzera eman dezan. Proiektuaren egileak arduratuko dira, baleude, proiektuan parte-hartuko duten adin txikikoen irudiak erabiltzeko baimen-orriak banatzeaz eta adin txikikoen arduradunen sinadurak jasotzeaz.

6.- Egonaldia egiteko aukera Gipuzkoako Dantzagunean

Proiektuko ezaugarriek hala eskatuko balute, Gipuzkoako Dantzaguneak Errenteriako Udalaren Niessen eraikinean dituen instalazioetan egonaldia egiteko aukera eta lehentasuna izango dituzte egileek. Balizko ordutegia eta egutegia Gipuzkoako Dantzaguneko kudeatzaileekin adostuko da.

7.- Prozesuaren dokumentazioa

Dantzaguneak, Eresbil Euskal Musikaren Artxiboarekin dantza dokumentatzeko eta ikertzeko materiala eta baliabideak sortzeko duen akordioaren arabera, Sortutakoak sentsibilizazioa 1 edizioko proiektu guztien kopia bat bidaliko du Eresbileko artxibora. Era berean, aukeratutako proiektuak eragindako dokumentazio-materiala ere bidaliko da.

Beren lanak Eresbila bidaltzea nahi ez duten proiektuen egileek beren proposamenean adierazi beharko dute hori. Horrek ez du eraginik izango epaimahaiaren erabakian.

 

E-posta Inprimatu