Logotipo de Dantzagunea


Deialdiak

Sortutakoak Soziala 1

Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu, sorkuntza eta ikerketa koreografikora bideratutako diru-laguntzak eta egonaldiak.

Sortzaileen lana sozializatzeko eta publiko orokorraren artean dantzaren gaineko sentsibilizazioa lantzeko, Sortutakoak programan ildo berri bat ireki du Gipuzkoako Dantzaguneak: dantzaren sentzibilizazioari eta dibulgazioari eskainitakoa, hain zuzen.

Gehiago irakurri...
E-posta Inprimatu
 

Sortutakoak Tradizionala 6: deialdia irekita

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionalaren seigarren edizioaren deialdia egiten du. Deialdi honetara aurkez litezke tokiko dantzei buruzko proiektuak, edo tokiko dantzen inguruko birsortze, birgaitze edo sorkuntza-lanak. Kontuan hartuko dira proiektuaren dokumentazio eta landutako dantzaren testuinguruari buruzko ikerketa-lanak

Proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 11 eta 25 bitarteab dago irekita.  

Gehiago irakurri...
E-posta Inprimatu
 

Deialdia: dantzako formazio bekak 2017, Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat alorretako formazio-beken 2017ko deialdia egin du. Tartean da dantzan, eta : klasikoa, garaikidea eta koreografia. Ikasketak 2017-2018 ikasturtean egin beharko dira, 4 hilabeteko gutxienezko iraupenarekin. Beka beste urtebetez luza daiteke, beka eman denekoaren hurrengoan soilik, eta aurretiaz eskaera egin beharko da deialdi orokorraren barruan. Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira: Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea, eta gutxienez 16urte beteak izatea 2016ko abenduaren 31rako , eta 2017ko abenduaren 31n 31 urte bete ez izana. Beka hauek ikasketa espezializatuak egiteko dira, ez oinarrizkoak. 

E-posta Inprimatu
 

SORTUTAKOAK 10

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamargarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 10en.

Proiektuak aurkezteko epea urriaren 21etik azaroaren 21era dago irekita. Sortutakoak 10en parte-hartzeko, proiektua aurkezteko txostena bidali behar da, izen-emate orriarekin batera, ondorengo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


E-posta Inprimatu
 

Sortutakoak Tradizionala 5

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionalaren bosgarren edizioaren deialdia egiten du. Deialdi honetara aurkez litezke tokiko dantzei buruzko proiektuak, edo tokiko dantzen inguruko birsortze, birgaitze edo sorkuntza-lanak. Kontuan hartuko dira proiektuaren dokumentazio eta landutako dantzaren testuinguruari buruzko ikerketa-lanak

*Proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 26ra luzatu da.  

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SSORTUTAKOAKTRADIZIONALA5.doc38 Kb
E-posta Inprimatu
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL