Gipuzkoako dantzen tradizioan toki berezia dute Berastegiko San Joan dantzek. Brokel-dantzaren zikloaren egitura dute sailaren bederatzi dantzek: Paseoa edo boastitzea, lauko txikia, kontrapaseoa, kapitan-dantza, zorri-dantza, seikoa, brokel-dantza, billantzikoa eta bukaera. San Joan dantzen bereizgarri nagusia dantzaeran eta urratsetan datza, eta horiek landuko ditugu Nazabal aita-semeek emandako ikastaroan.
Ikastaroa: Berastegiko San Joan dantzak
Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen
Haurra zenetik ikasi zituen San Joan dantzak Berastegin bertan. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Irurako eta Tolosako (Udaberri) dantza-taldeetako dantzaria izan zen. Berastegiko Belauntxingo taldeko dantza-maisua izan zen 15 urtez. San Joan dantzak irakasteaz arduratu zen Berastegin bertan, baita Euskal Herriko hainbat dantza-taldetan ere.
Jesus aitarekin ikasi zituen Berastegiko San Joan dantzak, eta haurra zenetik Berastegiko Belauntxingo taldeko dantzaria eta txistularia izan zen. Ballet klasikoa ikasi zuen Tolosan 8 urtez, eta bertako Udaberri taldeko dantzari, musikari eta haurren dantza maisua da. Azken urteotan, aitarekin batera eman ditu Berastegiko San Joan dantzen ikastaroak Euskal Herriko zenbait taldetan.
Informazioa: Dantzan Ikasi