Igande honetan Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da; apirilaren 29an, Jean-Georges Noverreren jaioteguna gogoan hartuta, ospatu ohi dena. Aurtengo mezua Ohad Naharin koreografo israledarrak, Batsheva dantza konpainiako zuzendari artistikoa denak idatzi du.
Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua 2018
Dantzatzea momentuan egotea da. Sentipenak entzutea da, entzute horri sentipen, forma eta eduki guztien esentzia bihur dadin. Baina nondik gatozen inoiz a
Zerri buruzko lana egiten dudan galdetzen didatenean, lehendabizi erantzuten dudana da berari buruzkoa dela, bere elementu guztiak batzen dira narratiba osatzeko. Bolumendun eta fintasunezko narrazioa, botere harrigarria duena. Mugimenduaren, antolakuntzaren eta egituraren bilaketa. Gure buruz, dinamikaz, gehiegikeriaz eta eufemismoez barre egitea, plazeraren eta esfortzuaren arteko konexioa eta zoramenaren sublimazioa, dantzari bakoitzaren pasioa eta fantasia.
Kasurik onenetan, dantza sublimea izan daiteke, perfekziotik urrun badago ere. Hezkuntzan formazioan, sustraietan duen pentsamendu kontserbadoreari eta konbentzionalari eutsi behar diogu eta ideia zaharrak berriengandik ordezkatu.
Eta beti gogoratu behar dugu egunero pixka bat dantzatzeaz... baina inoiz ez ispiluaren aurrean.
Hainbat hitzordu
Dantzarekin lotutako ekitaldi ugari izaten dira Dantzaren Nazioarteko Egunaren bueltan. Besteak beste, apirilaren 27an Nazioarteko Dantzaren eguna ospatzeko zita jarri du, ADDEk, Euskal Herriko dantza profesionalen elkarteak. Egun esanguratsua dela eta idatzi duten manifestua irakurriko dute Arriaga Antzokian.
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak, berriz, apirilaren 30ean, Irma Hoffren Malandain Ballet Biarritzeko konpainiako kidea den donostiar dantzaria sarituko du. Maiatzaren 1ean, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. gala izango da Victoria Eugenia antzokian, gipuzkoar profesionalek amaiera emango diote Dantzaren Hilabetearen jarduera egitarauari.
Informazioa: Dantzan.eus