Bi dira Dantza Lanen Katalogoaren tresna sortzeko helburu nagusiak: bisibilitatea, katalogoarekin nazioarteko kontestu desberdinetan egiten diren aurkezpen eta bisiten bidez, eta merkataritza, Euskal Herrian sortzen diren dantza lanen banaketa eta proiekzioa. Hala ere, tresna honek joan etorriko komunikazio bat ahalbidetu nahi du, proiektu eta elkarlan eredu aberasgarriak sortzeko eremu bat sortuz. Dokumentazio guztia bidaltzeko epea 2019ko urtarrilaren 27a, igandea.
DEIALDIA
BETEBEHARRAK
Helburu hauek ahalik eta hoberen betetzeko hauek dira katalogoan sartzeko garatu diren betebeharrak:
-
Konpainiak, taldeak edo sortzaileak helbide fiskala Euskal Herrian izan behar du.
-
Argitaratzen diren dantza lanak azken 5 urteotan estreinatutakoak izan behar dute (2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018).
-
Konpainia, talde edo sortzaile bakoitzak gehienez 3 dantza-lan argitaratu ditzake.
-
Galdetegian, informazioa euskaraz eta gazteleraz bidali behar da.
-
Konpainiaren banaketa estrategia edo planari buruz idatzi labur bat bidali.
-
Onarpen irizpideak: Erakunde edo entitate bati laguntza eskaera egin izatea, diru-laguntzak edo egonaldiak. Eskaerarik egon ezean, konpainiaren ibilbidea baloratuko da: azken hiru urteetan ekoizpen eszeniko bat egin izana eta gainera azken hiru urteetan egindako boloen zerrenda zein hauen partaideen ibilbidea hartuko da kontuan.
-
Ez da nahitanahiezkoa ADDEko bazkide izatea, baina bazkideek doan sartu ahalko dituzte beraien lanak eta ez bakideek kuota bat ordaindu behar dute lan bakoitzeko.
Informazioa: ADDE
Asteazkena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 09-(e)an 12:37etan