Suzanne Miller koreografo quebectarra sorkuntza-egonaldi bat egiten ari da Gipuzkoako Dantzagunean eta Tabakaleran, Quebecko eta Gipuzkoako zenbait erakunderen elkarlanari esker martxan jarritako programa baten barruan. Urtarril amaieran Tabakaleran hasi ondoren, otsaila eta martxo artean Gipuzkoako Dantzagunean ari da sormen lanean, Dantzazeko dantzariekin. Martxoaren 18an egindako lanaren emaitza emango du Errenteriako Niessen auditorioan, erakustaldi ireki batean. Era berean, lankidetza-programa beraren barruan, irekita dago udazken honetan Montrealen sorkuntza-egonaldi bate egiteko deialdia.
BERTAN BEHERA KORONABIRUSAGATIK
Informazioa: Dantzaz