Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Conseil des Arts et des Lettresek (CALQ), Gipuzkoako Dantzagunearekin batera, Montreal hirian pieza koreografiko bat prestatzeko egonaldirako deialdia egiten dute. Egonaldia Dantzaz Nazioarteko Sorkuntza Koreografikoko Zentroa, Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa eta École de Danse Contemporaine de Montrealekin (EDCM) lankidetzan burutuko da. Egitasmo hau Quebec- Pays Basque 2020-2021 programaren baitan gauzatuko da, Quebec eta Euskadiko kultur eragile, sortzaile eta kultur industieran hartu- emana sustatzea helburu duen egitasmoa.
Bi lurraldeotako instituzioen elkarlanaren barruan, Quebeceko koreografo bat hartuko dute Dantzazek eta Tabakalerak, eta lan koreografikoa egingo du bi hilabateko egonaldi batean: Tabakalerako instalazioetan lehen hilabetean, eta Dantzazeko dantzariekin bigarren hilabetean, Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan.
Deialdiaren helburua da, eta EDCMk eta CALQek martxan duten programaren barruan, Euskal Herriko koreografoei beren lana nazioartean garatzeko eta ezagutarazteko aukera ematea, eta profil profesionala sendotzea.
Proiektuak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 5eko 23:59an bukatuko da.