Logotipo de Dantzagunea


ZINEA: ESTATU BATUETAKO ZINEMA MUSIKALA

Urtarrilaren 9an, asteazkenean, 20:00etan, Antzoki Zaharrean, NOSFERATUren ziklo berria hasi zen, alegia, ESTATU BATUETAKO ZINEMA MUSIKALA, 42nd Street (1933) filmaren proiekzioarekin. Ekainera arte egingo den antologia honek Estatu Batuetako zinema musikala berrikusiko du 19 filmen bitartez.

Bere urrezko aroa Hollywoodeko estudioen garaian izan zuela, 70 urteko historian zehar hainbat gorabehera izan dituen genero baten errepasoa egingo da. Genero hau sarritan gutxietsia izan delarik, zikloaren helburuen artean dago gozamena eta gogoeta uztartzen dituen begirada bat eskaintzea, izenburu kanonikoak eta ezezagunagoak nahastuz. Baina, bestalde, ikusle gazteek zinema-ikuskizun hau lehen aldiz ikusi ahal izango dute pantaila handian, bertsio digitalean zaharberritutako kopiak tartean direla.

Lloyd Baconen hasierako filmetik abiatuta Moulin Rouge-raino (2001), zikloak generoaren eboluzioa kontatuko du inoizko zenbait klasikoren bitartez, hala nola, On the Town (1949), Singin' in the Rain (1952), West Side Story (1961), My Fair Lady (1964), One from the Heart (1982)...

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_Snosferatu.pdf706 Kb
E-posta Inprimatu
Astelehena, 2013(e)ko otsaila(r)en 11-(e)an 13:25etan