Asteburu honetan Malandain Biarritz-ak, Toulouseko Capitolio Balleta eta Burdeoseko Opera nazionalaren Balleta jasoko ditu ondorengo programa aurkezteko:
3 koreografo frantsesak- Kader Belarbi, Thierry Malandain eta Charles Jude
3 Ballet- Toulouseko Capitolio Ballet, Malandain Ballet Biarritz eta Burdeoseko Opera nazioanalaren Ballet-a
90 dantzari
1h30 Gaur egungo dantza klasikoaren panorama paregabea
2007.urtetik Malandain Ballet Biarritz-ak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak lantzen duten Ballet T proiektuan, 50 donostiarreko talde bat bereziki aukerarako antolatutako anezka batez aprobetxatuko dira.
Gainera, T Balleteko publikoen sentsibilizazioaren programa barruan, irudikapenen inguruan eta artistekin topatzeko bi une antolatuko dira:
Uztailaren 5a, larunbata, 19:00tan, Salle Gamaritz, Gare du Midi Biarritz
Charles Jude, Kader Belarbi eta Thierry Malandainekin konferentzia-eztabaida bat egingo da. Aukera ezinhobea hiru artistekin hitz egin ahal izateko.
Uztailaren 6a, igandea, 11:00tan, Gare du Midi Biarritz
Burdeoseko Opera Ballet nazionala, publikoari klase publiko batera asistitzeko aukera eskainiko du. Dantzariaren bizibidea eta egunerokoa ezagutzeko aukera ona izango dena.
Bi topaketak doan izango dira.
Aurretiko erreserba Malandain Ballet Biarritzen egin daiteke, Telf. (0033) 05 59 24 67 19
Ballet T proiektua, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde-Lankidetzako programa eraginkorraren laguntza du.