Ziomara Hormaetxek datorren urriaren 19an estreinatuko du Symbiosis bere lan berria Egiako Gasteszenan. Eusko Jaurlaritzak koreografo berriei laguntzeko sortutako Dantzan Bilaka programaren barruan prestatu du Hormaetxek bere lan berria.
Ziomara Hormaetxe bilbotarra Bilbo eta Bartzelona artean aritzen da lanean. La Fundicion aretoan egonaldi bat egin berri du bere sorkuntza prestatzeko. Robert Jackson dantzariarekin aritu da elkarlanean egonaldi horretan.
Symbiosis iraganeko esperientzia bat kontatzeko beharretik sortutako lana da. Esperientzia hori artistikoki eta pertsonalki igarotako aldaketa garai bati lotuta dago, eta emozio onak eta ez hain onak nahasten ditu. Abiapuntutzat zenbait Symbiosis mota hartu eta mugimendu bihurtzen saiatu da Ziomara.
Fitxa artistikoa