Helburu bikoitzarekin antolatu du Hamalauzanko elkarteak Contakt eta inprobisazio tailerra urri amaieran. Batetik, pertsona bakoitzak bere gorputzaren inguruko hausnarketa egitea da xedea, beste pertsonekin dantzan komunikatu ahal izateko gaitasuna hobetzeko; bestetik, contact inprobisazio-teknika landuko da. Urs Stauffer izango da irakaslea eta hogei urtetik gora daramatza contact eta inprobisazioan lanean. Suitzan eta Frantzian aritzen da lanean, konpainiekin eta dantzari-taldeekin.
Contact inprobisazio-ikastaroa
"Norberarekin elkarrizketan, besteekin dantzan’ lelopean, hausnarketa bat proposatzen dizuet, lehenik pertsona bakoitzari banako bezela zuzendua; bere gorputza eta berezko mugimenduak beste pertsonen gorputzekin dantzatzen txandakatzen da, binaka nahiz gende gehiagoren artean. Halaber, Contact Inprobizazio teknika esploratuko degu, baita bere hizpidetako batzuk ere, norberarekin lanean eta gure berezko dantza besteen berezko dantzarekin jostatuz. Joan eta etorri honekin garatuko degu bakoitzaren mugimendu kalitatea".
Datak:
Urriaren 31an: 16:00etatik 20:00etara
Azaroaren 1ean eta 2an: 10:00etatik 14:00etara
Izen-ematea:
40€ (35€ ADDE eta Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartetako bazkideentzako)
Asteartea, 2014(e)ko urria(r)en 14-(e)an 05:38etan