Irekita dago Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak urtero Gabonetako oporretan antolatzen dituen ikastaroetan izen-emateko epea. Abenduaren 26tik 30era egingo aurtengo hiru ikastaroak eta dantza klasikoa, garaikidea eta flamenkoa landu ahal izango dituzte ikasleek. Izen-emateko azken eguna abenduaren 7a da, eta ikastaro bakoitzeko toki-kopurua mugatua dela.
Ibilbide luzeko eta zabaleko hiru irakasle ariko dira aurtengoan ere ikastaroak ematen: Uxua Bonafonte (klasikoa), Laly Ayguadé (garaikidea), eta Kelián Jiménez (flamenkoa). Maila guztietako ikasleentzat prestatu dituzte klaseak, eta horren arabera, hiru ordutegi daude: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua.
Izen-ematea Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartearen webgunean egin behar da, eta ordain-agiriak ondorengo helbidera bidali behar dira: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Ikastaroei buruzko informazio osoa eta izen-emateko diru-sarrera egiteko banku-zenbakia albiste honi atxikitako dokumentuan daukazue.
ORDUTEGIA, abenduaren 26tik 30era
Dantza Klasikoa: Uxua Bonafonte (Pianista: Alberto Sagardia)
Dantza garaikidea: Lali Ayguadé
Dantza flamenkoa: Kelián Jiménez