Logotipo de Dantzagunea


Dantzagunean prestatutako bi lanen emanaldia larunbatean

Datorren larunbatean, otsailak 14, Gernikako Lizeo antzokian, besteren artean, Dantzagunearekin elkarlanean prestatutako bi lanen emanaldia izango da. Ziomara Hormaetxe dantzari eta koreografoak programa bikoitza prestatu du, Symbiosis eta K-otica in progress II lanekin. Robert Jacksonekin eta Aiert Beobiderekin dantzatuko ditu, hurrenez hurren.

Programa: Symbiosis y K-otica in progress II

Data: otsailaren 14a, larunbata

Tokia: Teatro Lizeo antzokia, Gernika

Ordua: 20:30

Prezioa: 8€ (bazkideek 6€)

 

 

 

 

Symbiosis

Synbiosia elkarreragin biologikoa da, non harreman iraunkor eta estuarekin lotura duen, espezie desberdinetako organismoen artean ematen dena. Symbiosis lanak giza harremanekin lotu nahi du, huts-hutsean biologikoa eta zientifikoa den kontzeptua. Oinarri, oinarrian, batak zein besteak bizirauteko eta bizi-garapenaz gozatzeko duten elkarren beharra azaltzen du.

Zailtasunez beteriko gaurko gizartean kokatuta dago, non harremanak eta batera bizitzeko bideak bilatu nahi ditu. ko-eboluzioa eragingo lukeen harremana lortuezinezko helmuga da, edo, behintzat, lortzen zaila.

Fitxa teknikoa

Koreografia eta zuzendaritza: Ziomara Hormaetxe

Dantzariak: Ziomara Hormaetxe, Robert Jackson

Musika:Rec Overflow

Ikus-entzunezkoak/bideoa: Guillermo Sáenz

Argiztapena: Javi Kandela

Egonaldiak: Astra Gernika, Muelle 3, La Fundición, Teatro Liceo Gernika, Dans Makers (Amsterdam)

Kolaboratzaileak: Dantzagunea, Donostia- San Sebastian.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako priektua, Dantzan Bilaka 2014 programan

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako priektua, 2015eko produkzioen laguntzen barruan

K-otica in progress II

Munduak ez du zehazki jarraitzen ordulariaren eredua, aurreikusteko modukoa eta determinatua. Munduak alderdi kaotikoak ditu.

Dena erreakzio-sistema batean elkarrekin lotutako erreakzio-sistema batean antolatzen dela defendatzen duen printzipioan inspiratutako pieza da. Bide ezkutuetan, matizetan, gauzen sentikortasunean eta haien arauetan jartzen du arreta, aurreikusi ezin daitkeenetik berrikuntzara.

Aleatoriotasunaren eta zoritxarraren arteko tentsioa ditu gaitzat; etorkizuna eta gertakariak determinatzeko ezintasuna; etorkizun posible guztietako bakarra errealitate bihurtuko dela. Uste dut gizakiek ahalmen eta behar estetiko eta izpiritual handiak dituztela, ustekabekok onartzekoa, haietara egokitzekoa eta aurre egitekoa, hau da, egunerokoak kaosaren elkarbizitzeko almena, eta noizean behin, gertakari ziur bakarrarekin, bizitzaren amaierarekin.

Fitxa teknikoa

Ideia originala, eta koreografia: Ziomara Hormaetxe

Dantzariak Ziomara Hormaetxe eta Aiert Beobide (Haatik konpainia)

Jatorrizko musika: Aitor Etxebarria(El_Txef_A) eta Hannot Mintegia(ahotsa)

Bideoa/proiekzioa: Alphax

Off-eko ahotsa: Ana Guadalupe Fernandez

Argiztapena: Javi Kandela

Egonaldi artistikoa: Astra (Gernika), Muelle 3, Teatro Liceo Gernika

Euskao Jaurlaritzak diru-laguntza: koreografo gazteen sorkuntza koreografikoa

Kolaboratzaileak: Dantzagunea, Donostia-San Sebastian

Informazio-iturria: Ziomara Hormaetxe konpainia

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 13:03etan