Logotipo de Dantzagunea


Dantzarako argazkigintza-tailerra Dantzagunean, Gorka Bravorekin

Dantzako argazkiak ateratzeak baditu berezitasun propioak. Mugimendua, espresioa, argiak, publikoa... Dantzak mota guztietako argazkilarien arreta erakartzen du,  eta edozein ikuskizunetan nonahi eta uneoro usten dugu norbait kamerarekin erretratoak hartzen. Dantzako argazkigontzaren sekretuak ezagutzeko, dantzako argazkiak ateratzen espezializatutako Gorka Bravo argazkilariak gidatutako tailer bat antolatu dugu. Klase teorikoekin batera, hainbat egoera landuko dira: kaleko argazkiak, estudioko argazkiak, edizioa, etab. Ikastaroan parte-hartu nahi dutenei eskatuko zaie oinarrizko ezagutza izatea. Partaide bakoitzak bere reflex-kamera ekarri beharko du, eta edizio-lanetarako ordenagailu propioa ekartzea gomendatzen da.

(Argazkia: Gorka Bravo)

Dantzarako argazkigintza-tailerra: Gorka Bravo

DATAK

Apirilaren 23a:

16:30-20:30: klase teorikoa, Dantzagunean

Apirilaren 24a:

19:30-20:30: praktikak Dantzategian, Karmengo Andre Mariaren kalean (Egia)

Apirilaren 25a:

12:30-13:30: praktikak Dantzategian, Mandasko Dukearen pasealekuan (Egia)

Apirilaren 26a:

11:00-12:30: praktikak Kulbiken master classean, Dantzagunean

Apirilaren 30a:

16:30-20:30: klase teorikoa (edizioa ordenadorea), Dantzagunean

Prezioa: 30€

Kontu-zenbakiaES77 3035 0053 07 0530045362

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (partaideek beren curriculum labur bat bidali beharko dute)

Toki-muga: 15 pertsona

Gorka Bravoren webgunea

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 11:56etan