Danzo para ti elkarteak esperientzia eszenikoa, dantza klasikoan, garaikidean eta inprobisazioan formazioa duten dantzari gazteei deialdia luzatzen die Patterson Teknikan formatzeko. Klaseak maiatzean eta ekainean egingo dira Dantzagunea, eta bertan koreografia pare bat prestatuko da, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolarekin elkarlanean grabatzeko.
Sortuko den ikus-entzunezko materialak bi helburu ditu. Batetik, 2016an Kuban Arnaldo Pattersoni egingo zaion nazioarteko aitortza-omenaldian aurkeztuko da. Arnaldo Patterson Kubako Dantza Konpainia Nazionaleko maisua eta koreografoa izan zen eta aurten bete dira 20 urte hil zenetik. 2016an bere lana eta ekarpenak aitortzeko omenaldia egingo zaio Kuban, eta grabatuko diren bi bideo-piezak han emango dira. Era berean Danzo Para Ti elkartearen lana erakusteko bideoak izango dira, eta Ana Mendiola izango da koreografiaren eta zuzendaritza artistikoaren arduraduna.
Proiektu berria eta Ana Mendiolaren ekimen pertsonala denez, parte-hartzeko interesa dutenei eskaintzen zaie ordutegi-malgutasuna, doako formazio-klaseak bi hilabetez, amaierako ikus-entzunezko proiektua nazioartean hedatzea, curriculuma aberasteko esperientzia profesionala, eta balizko aukera profesional bat, aukeratutako dantzariek etorkizunean Danzo Para Ti Konpainiako kide izango baitira.
Informazio osoa: albisteari atxikitako dokumentua
Kontaktua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Informazio-iturria: Danzo Para Ti