Logotipo de Dantzagunea


Dantzaguneko udako ikastaroak: izen-ematea irekita

Urteroko moduan, udako ikastaroak antolatu ditugu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan. Aurtengoan, dantza klasikoa eta garaikidea landuko ditugu Esmeralda Maykas eta Iñaki Azpillagarekin, hurrenez hurren. Ekainaren 29 eta uztailaren 10 bitartean teknika hobetzeko eta sormena garatzeko hainbat ariketa egingo dituzte ikasleek. Urratsak eta mugimenduak lantzeaz gain, errpertorio klasikoa landuko da Esmeralda Maykasekin, eta bi ikastaroetako maila aurreratuko ikasleek tailer koreografikoak egingo dituzte, sen koreografikoa sendotzeko. Izen-emateko epea ekainaren 25 arte dago irekita.

Udako ikastaroak 2015

Datak: ekainaren 29tik uztailaren 10era (klaseak astelehenetik ostiralera egingo dira)

Dantza klasikoa

Ordutegia

9:30-11:00: Maila ertaina

11:15-12:45: Maila aurreratua

13:00-14:00:

  • 1. astea: Errepertorioa 
  • 2. astea: Koreografia-tailerra 

Irakaslea: Esmeralda Maykas

Pianojolea: Alberto Sagardia

Dantza garaikidea 

Ordutegia

16:00-17:30: Maila ertaina 

17:45-20:15: Koreografia tailerra (maila aurreratukoentzat)  

Irakaslea: Iñaki Azpillaga 

Prezioak:

  • Ikastaro osoa: 60€
  • Klase bakarra: 10€
  • Errepertorioa: 30€

Izen-ematea:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Ordainketa: diru-sarrera egiteko kontu-zenbakia ES77 3035 0053 07 0530045362 (izena, abizena, eta zein kurtso egingo den adierazi).

Izen-emateko epe-amaiera: ekainaren 25a (tokiak epea amaitu baino lehen betez gero, izen-ematea itxiko da)

  • Izen-emateko gutxieneko adina 12 urte.
  • Gutxienez bi urteko formazioa eskatzen da.
  • Antolatzaileek dute onarpen eskubidea, beharrezko maila ez duten ikasleei dagokionez
E-posta Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 09:25etan