Larunbatean, irailak 19, Cielo Raso konpainiak bere lan berria estreinatuko du, Tormenta. Igor Calongek egin du koreografia, eta Donostia 2016 Fundazioaren Mugalariak sentsibilizazio-programaren bigarren edizioaren barruan garatu dute. Cielo Raso Dantzagunean sarritan aritzen da lanean, izan ere publiko guztiei irekitako dantza garaikideko klase irekiak ematen ditu egunero, besteak beste, ikusleei dantza helarazteko helburuarekin. Era berean, joan zen asteartean, irailak 15, entsegu ireki bat egin zuen, Tormenta lanaren sortze-prozesua gertutik ezagutarazteko.
Data: irailaren 19a, larunbata
Tokia: Gazteszena (Egia kultur etxea), Donostia
Ordua: 20:00
Prezioa: 10€ Sarrerak erosi
Sinopsia
Neurritasun gabeko energia, amorru-sua, txingar erreak erortzen ari zaizkigu zerutik, eta loreontziak bezala ureztatzen gaituzten ur-laztan, ontasun huts bihurtzen dira gure buruak ukitzean. Basamortuan galduta, zerutik erortzen denaren egarri. Gora begiratu eta ezin iritsi.
Ezin gara gure begien aurrean dugun amaigabetasunera iritsi, hitzak berak etsiarazi egiten du, zure gorputzaren larrua bera, urez betea eta lastatua gogorarazten dizu, eta ez dizu uzten jauzi egiten, hegan egiten, hurrengo ekaitza iragartzen duten hodeiez betetzen den zerua ukitzen.
Dantzariak: Beñat Urretabizkaia, Gorka Gurrutxaga, Nekane Mendizabal.
Zuzendari laguntzailea: Gabriel F.
Argiztapenaren diseinua: Pedro Fresneda
Birako argiztatzailea: Cristina Libertad Bolivar
Zuzendaria: Igor Calonge
Produkzioa: Beatriz Churruca
Iraupena: 50 minutu
Laguntzaileak: Ensalle antzokia, DSS 2016 Mugalariak Donostia Kultura C.C Egia K.E.(Gazteszena), Dantzagunea (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Diru-laguntzailea: Eusko Jaurlaritza (Dantza-lanak produzitzeko 2013ko laguntza)
Ko-produktorea: BAD Bilbao 2015
Información: Donostia Kultura