Logotipo de Dantzagunea


Tailerra: Kontakt inprobisazioa, Urs Stauffer

Iazko harrera onaren ondoren, Halakauzanko elkarteak kontakt eta inprobisazio ikastaro bat antolatu du berriz ere Urs Stauffer dantzari eta irakaslearekin. Aurreko ikastaroan egindako lanarekin jarraitzeko, ondorengoa proposatzen du Staufferrek: "Steve Paxtonen eta Lisa Nelsonen egoitzan berriki egin dudan egonaldian jasotakoa eta gero, CI-aren jatorrizko ideia batzuk zuekin aztertzeko eta zuekin eztabaidatzeko gogoa dut, hala nola, kontaktu etengabean biratzen duen puntua, pisua mugimenduan sentsazioarekiko erlazioa, eta bakoitzaren gorputza espazioan orientatu eta zuzentzeko ahalmena. “Dantza txikia” ere praktikatuko dugu (tristeki nahiko ahaztuta dagoen CI-aren oinarrizko egituretako bat). Xehetasunetan arreta handia jarriz, gure ezaguerak eguneratzea espero dut, bai banaka, binaka edo taldeka egindako dantzekin adieraztean. Beti bezala gure mugimenduen sarbidera gako batzuk lortzearren Body-Minda Centering®-ak eskaintzen duen erremintetan sostengatuko gara".


Tailerra: kontakt-inprobisazioa, Urs Stauffer

Datak eta ordutegia:

  • Urriaren 24a, larunbata: 16:00-20:00
  • Urriaren 25a, igandea: 10:00-14:00

Prezioa: 50 euros

Tokia: Dantzagunea

Izen-ematea

Informazio gehiago: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazioa: Hamalauzanko Elkartea

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko urria(r)en 13-(e)an 10:47etan