Urriaren 21etik azaroaren 1era egingo da Bilbon BAD dantza eta antzeri garaikideko jaialdia. Hamar egunez Euskal Herriko eta beste hainbat tokktako konpainiek beren azken lanak erakutsiko dituzte Bizkaiko hiriburuko hainbat tokitan. Tartean izango dira Dantzagunean ohikoak diren Cielo Raso eta Ertza konpainiak, baita hainbat egonaldi egin dituzten beste konpainia batzuk ere. Esaterako, Sortutakoak 6n egonaldia egindako Luciana Chieregati, edota Dantza Hirian jaialdiaren barruan izan genituen Organik konpainiak ariko dira, Bilboko Udalak hamar antolatutako hamar eguneko programa zabalaren barruan.
BAD-en edizio honetako irudia emakume bat da, edo, hobeto esanda, mugitzen ari den emakume baten irudia erakusten duela dirudien eta zatiekin eginda dagoen gorputz biluzi leuna. Dantzan. Xumetasunetik funtsera, antzerki garaikidearen oinarrietara, itzultzen den collagea da. Collagearen teknikak berak, hainbat motatako arte diziplinen fusioa, bat egitea edo berrinterpretazioa sinbolizatzen duen kartela.
Esta edición del Festival de Teatro y Danza Contemporánea – BAD, que organiza el Ayuntamiento de Bilbao, llega un año más para ocupar del 21 de octubre al 1 de noviembre diversos espacios de la Villa, en los que se podrán ver los últimos trabajos de una veintena de compañías, con nueve estrenos absolutos y cuatro espectáculos que se verán por vez primera en Euskadi. Teatro, danza, performance, videocreación… todo ello desde el prisma de la investigación continua del creador, y que tiene como resultado espectáculos vanguardistas, poco habituales en los circuitos de exhibición más comerciales.
Bilboko Udalak antolatzen duen Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren – BAD-en edizio hau, gure Hiriko hainbat txoko betetzera itzuliko da beste urte batez, urriaren 21etik azaroaren 1era. Egun horietan hogei konpainia ingururen azken lanak ikusi ahal izango ditugu. Lan horietatik bederatzi erabateko estreinaldiak izango dira, eta lau ikuskizun lehen aldiz ikusiko dira Euskadin. Antzerkia, dantza, performancea, bideo-sorkuntza… Guztia ere sortzaileen etengabeko ikerketaren ikuspegitik. Eta guztiaren emaitza, erakusketa zirkuitu komertzialagoetan ohikoak ez diren abangoardiako ikuskizunak.
Aurtengo proposamenen artean, bereziki umeei eta gazteei zuzendutako batzuk azpimarratu behar dira. Horien helburua, arte eszenikoetarako ikus-entzule berriak prestatzeaz gain, gaztetatik sorkuntzara bultzatzea ere bada. Beti bezala, profesionalek lan egin dezaten eta euren artean trukaketak egin ditzaten gunea be egongo da eta, ardatz nagusi gisa, oso egitarau anitza, hogeita hamar ikuskizun ingururekin, BilbaoArte, La Merced, La Fundición, Errekalde Aretoa edo Bilborock bezalako eszenatokietan.
BAD-ek Fernando León argentinarraren edo Teatro Errante txiletarren lanetara hurbiltzeko aukera eskainiko du, Patricia Caballeroren dantza proposamen berriak, Cecilia Bengolea eta François Chaignaud frantsesenak, Beatriz Setien, Matxalen Bilbao edo Cielo Rasorenak ahaztu barik. Eta baita euskaraz egindako antzerkia ere, Lauka Teatroa konpainia gaztearen eskutik.
Baina, itzul gaitezen collagean ikusten den emakumearengana eta eman diezaiogun azken begirada, bere eskuak moztutako esku sinbolikoa eusten duelako, ikusten ez den arren hor dagoen ikuslearena, agian, eta “Hartu nire eskua eta zatoz” esaten duela dirudi. Harritzeko, sentitzeko, eramaten uzteko eta arte eszeniko garaikideez gozatzeko ordua da.
Informazioa: BAD jaialdia