Logotipo de Dantzagunea


Virginia Garcia eta Damian Muñoz gasteiztarrentzat Espainiako Dantza Sari Nazionala

Damian Muñoz eta Virginia Garcia gasteiztarren La Instrusa konpainiari eman diote aurtengo sorkuntzako Espainiako Dantza Sari Nazionala. Gaur egun Bartzelonan du egoitza 1996an sortutako konpainiak, eta sariarekin batera 30.000€ jasoko dituzte. Urtero ematen ditu Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak sari hauek, eta beste saria, interpretaziokoa, Ruben Olmo sevillarrak jaso du.

(Argazkia: que.es)

Sariaren izendapenaren, epaimahaiak nabarmendu du, “dantza garaikidearen ikerketan lortutako bikaintasunagatik, beren lanetan bereizgarriak diren fisikotasuna eta poetika eszenikoan sakontzen”. Era berean, epaimahaiak goraipatu du “obra eszenikoaren hazkuntzarako lengoaia artistiko berriak integratzeko duten iragazkortasuna, Staff, Best of you eta Ölelés lanetan islatu den moduan”. Etxean ospatu ahal izango du La Intrusak saria jaso izana, izendapenaren albistea jakin eta astebetera, urriaren 28an, Gasteizko Principal antzokian ariko baitira Best of you beren azken lana aurkezten.

La Intrusa konpainiak eszena eta ikus-entzunezko proiektuak egiten ditu, eta dantza garaikidea uztartzen dute bestelako diziplina artistikoekin; batez ere, musikarekin eta ikus-entzunezkoekin. Beren sorkuntzak egiten dituzte, eta horrekin batera, enkarguzko koreografiak, antzerkirako elkarlanak, eta publizitaterako lanak. Nabarmentzekoa da baita ere espainiar estatuko eta nazioarteko zenbait eskola eta koreografia zentroetan egiten duten irakaskuntza-lana.

Ez da konpainiak jasotzen duen lehen saria. Espainiar estatu mailako hainbat sari jaso baitituzte azken hamarkadan. Besteak beste, Damian Muñozek gizonezko dantzari onenaren Max Saria jaso zuen 2009an Staff ikuskizunean egindako lanagatik.

Informazioa: Dantzan.eus

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2015(e)ko urria(r)en 22-(e)an 13:58etan