Berriki Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso duten Virginia Garciaren eta Damian Muñozen La Intrusa konpainiak Mud Gallery ikuskizuna emango du abenduaren 19an Donostiako Gazteszenan. Donostia Kulturarekin dugun elkarlanaren barruan, dantzaren munduko sortzaileen lana publiko orokorrari eta espezializatuari gerturatzeko, eta ekitaldia baliatuta, master class bat antolatu dugu abenduaren 15ean. Klasean izen-ematen duten guztiek Gazteszenako ikuskizunerako txartela jasoko dute.
Klasean ariketa sinpleen bitartez esaldiak eraikiko dira, gure eta inguruko energiaren kontrolean eta kudeaketan miatzen. Hainbat kontzeptu barneratuko dira: beharragatik, konfiantzagatik, arriskuagatik, presentziagatik eta sentikortasunagatik ibiltzea; norebere burua beste pertsona baten bitartez ezagutzea dinamikak partekatzen: pisuaren, indarraren eta erreakzio-senaren analisia. energiaren fluxutik abiatuta, gure bihozkadak jasotzeko eta erantzuteko ahalmena hedatuko dugu. Ematearen eta hartzearen dinamikak.
Datak eta ordutegia
Klase irekia: Virginia Garcia eta Damian Muñoz
Ikuskizuna: Mud Gallery
Prezioa: 15€ (klase irekia + sarrera)
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Ordainketa: diru-sarrera egin beha da ES77 3035 0053 07 0530045362 kontuan (izen-abizenak eta "Lasala" kontzeptua jarri).
SINOPSIA: Mud Gallery
Begira itzazue biribiltasun arraildu hauek! Aldakakoak maitasun neurrigabearen higadurak eragin ditu. Hankek kemenaren ahidura sostengatzen dute. Kokotsa borondatearen berezko makurduran dago itsatsia. Amorruz eta etsipenez behin eta berriz erori ondorengo ezinaren isla dira belaunak. Nire aurpegia gezurrezko hitzek asaldatutako usainek harrapatu dute, hitz goxoek gorritutako masailetan begi bat otzan mantentzen badu ere. Sabeletik desagertu egin zen zilborra hutsarteek ez dutelako amaren ausentzia onartzen. Begi inguruak frogatzen du oraindik bizirik nagoela. Hezetasunak hemen jarraitzen du hunkitu egiten naizelako oraindik. Goitik behera begira nazazue, beraz, baina gogoan izan nire begiak, itxura guztien arabera hau ez baita hemen amaituko. Nire gainbeheraren zamari uko egingo diot beste itxura bat hartzeko.
Egileak, dantzariak, koreografia, eta zuzendaritza eszenikoa: Virginia Garcia eta Damian Muñoz
Informazio gehiago La Intrusaren webgunean