Logotipo de Dantzagunea


Hitzaldia: "Nundik Nora?", Jon Iruretagoiena

KM Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako mintzaldi-ikuskizuna Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren ildoan: Nundik nora? hitzaldia antolatu dute. Aurtengo "Iparraldea bertanzikloa dantzaren inguruan jardungo da; Soka erakusketa ardatz harturik mintzaldi eta zuzeneko dantza ikuskizunez osatua izango da. Maritzuli konpainiaren baitan Xiberoko dantzetaz egin ikasketa lan luzearen ondorioz, Jon Iruretagoyena dantzariak ulertu du dantza forma eta genero horren iturrietara joanez, interpretazioa bera aldatuko zuela. Ikusminez eta pasioz beterik, Jonek bide egin du, euskal kulturaren dantza-sortak diren Xiberoko dantzak eta maskaradak bereganatzeko. Mintzaldi honetan, irudi eta argazkiez lagundurik, euskal dantzaren historia sakonki aipatzen dauku.

Data: otsailaren 18a, osteguna 

Tokia: Koldo Mitxelana Kulturunea, Donostia

Ordua: 19:30-21:00

Hizlaria: Jon Iruretagoiena

Informazioa: Koldo Mitxelena Kulturunea

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko otsaila(r)en 11-(e)an 14:13etan