Dantzagunean ospatu dira apirilaren 1etik 10era bitartean, hiru konpainia gazteen arteko topaketak: Dantzaz konpainia (Euskadi), Verve konpainia (Leeds-Ingalaterra) eta Le Marchepied (Lausanne-Suitza). Dantzaz konpainiak antolatzen ditu urteoro jardunaldi edo topaketa hauek. Klaseak eta tailerrak ere izan dira, Lucia Geppi (Italia) eta Jorge Jauregui (euskadi) dantza irakasle eta koreografoen eskutik. Luhusoko Harri-xuri eta Donostiako Gazteszenan eskaini dituzte emanaldiak.
Argazkia: Gorka Bravo