Logotipo de Dantzagunea


Erakusketa: "Begiradak", Dantzaguneko argazkigintza-ikastaroa Egiako kultur etxean

Iazko apirilean dantzako argazkigintza-tailer bat antolatu genuen Gipuzkoako Dantzagunean, Gorka Bravo argazkilariarekin, eta tailerraren barruan 2015eko Dantzategiko hainbat saiotan aritu ziren argazkiak ateratzen. Donostia Kulturaren baitan dagoen Egiako kultur etxeak eta Gipuzkoako dantzaguneak elkarnanean erakusketa bat prestatu dugu, han egindako zenbait argazki publiko orokorrak ikus ditzan. Begiradak erakusketan dantzaren gaineko hainbat begirada pertsonal jasotzen ditu. Maiatzaren 6tik 27ra egongo da ikusgai Egiako kultur etxean.

Zenbait klase teorikoren eta praktikoren bitartez, dantza argazkitan jasotzeko teknikak irakatsi zizkien Bravok tailerreko ikasleei. Iazko apirileko Dantzategian egin zituzten praktikak: kalean, eszenatokian, dantza-estudioan… egoera askotan hartu zuten iruditan Dantzaz eta Kulbik konpainietako dantzarien jarduna. Orduan egindako arte-lanak ikusteko aukera paregabea izango da maiatzean zehar.

Inaugurazio-ekitaldiaAscuas performancearekin

Erakusketa abian jartzeko, ekitaldi bat egingo da Egiako kultur etxean, maiatzaren 6an, 19:30ean. Donostia Kulturako eta Gipuzkoako Dantzaguneko ordezkariekin batera, Gorka Bravo izango da bertan

Erakusketa irekitzeko, Ascuas performancea izango da. Hip-hopa, break dancea eta dantza garaikidea uztartzen dituThiago Almeida, Henrique de Souza eta Marina Scotto dantzariekin

Eraskusketa: Begiradak, Gipuzkoako Dantzaguneko argazki-tailerreko argazkiak Gazteszenan

  • Datak: maiatzaren 6tik 27ra
  • Tokia: Egiako kultur etxea, Donostia
  • Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-21:00
  • Komisarioa: Gorka Bravo
  • Argazkilariak:Gorka Bravo, Jesus Gil, Iker Amantegi, Iñaki Zugasti, Mikel Button, Junkal Ruiz de Apodaka, Ana Elorza
  • Antolatzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea eta Donostia Kultura
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko apirila(r)en 20-(e)an 11:49etan