Dantzaren Hilabetearen bukaerako ekitaldia, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XX. Gala, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egin zen igandean, maiatzak 1, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatuta, Donostia Kulturarekin lankidetzan. Bere hogeigarren edizioan, ekitaldiak dantza estilo ezberdinak erakutsi zituen, eta ikusleek ikuskizun heterogeneo batekin gozatu ahal izan zuten: klasiko, neoklasiko, dantza garaikidea eta euskal dantza. 2008tik, Dantzaren Nazioarteko Egunearen Gala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian ospatzen da.
Argazkia: ® Junkal Apodaka / APDG
Lau Errebelazio Sarik parte hartu zuten ikuskizunean: Hodei Iriarte (Prague Chamber Balleteko dantzari bakarlaria eta 2016ko Errebelazio Saria), Ion Agirretxe (Flandeseko Errege Balleteko dantzaria eta 2013ko Errebelazio Saria), Jon Vallejo (Dresdeko Balleteko dantzari bakarlaria eta 2010ko Errebelazio Saria) eta Iker Murillo (Uniqart Dance Company-aren zuzendari artistikoa eta dantzaria, eta 2008ko Errebelazio Saria).
Hodei Iriarte, 2016ko Errebelazio sariagatik, ilusionaturik eta pozak txoratzen zegoen. Profesional moduan etxean egindako bere lehen jardunean, Qualia 22 estreinatu zuen, Ziga Jerez koreografoak beretzat espresuki sortutako pieza. Ion Agirretxek, joan zen denboraldian profesional mailako bere ametsa bete zuen Don Quijoten paper nagusian debuta egin zuenean. Horregatik aukeratu zuen dantzari donostiarrak, Petiparen klasikoko “pas de deux” bat bere bikote eta emaztea den Cristina Casarekin (Flandesko Errege Balleteko bakarlaria) dantzatzeko. Azken hau, Compañía Nacional de Danzak gonbidatua, Don Quijoten emakume protagonistaren papera dantzatzen aritu da. Agirretxe–Casa bikoteak Claroscuro pieza neoklasikoa eskaini zuen euren bigarren ekitaldian, Altea Nuñez koreografo gisa izan duena. Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Galan Uniqart konpainiaren etxeko aurkezpena nabarmendu beharra dago, Iker Murillo pasaitarra zuzendari artistikoa eta Vitali Safronkine errusiarra koreografoa buru dituena. Uniqart Dance Companyk (UDC) eskainitako pieza Moving resonance izan zen. Dantzako izarren zerrenda Jon Vallejo donostiarrak osatu zuen. Berak gonbidatu zituen Bubenícek anaiak Le souffle de l'Esprit obra dantzatzeko. Pieza hau nazioarteko agertoki garrantzitsuenetan aurkeztua izan da; Moskun, San Petersburgon, Japonian, Ukrainan, Italian, Txekiar Errepublikan, Alemanian eta Suitzan besteak beste. Azpimarratzekoa da Jirí Bubenícek, 2016ko Urte Berri egunean Vienan ohikoa den kontzertura gonbidatutako koreografoa izan dela. Luxuzko itxiera Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Galarako.
Galan bildu ziren, besteak beste, Dantzaz Konpainia, Aukeran Dantza Konpainia eta Madrilgo Ganbara-Balleta; eta Juan Carlos Santamaría donostiarrak (2012’ko Dedikazio Saria) zuzendari duen Gaztela eta Leongo Profesionalen Dantza Eskolako ikasleak (Burgos-Valladolid), eta Carmina Ocañaren eta Pablo Savoyeren Dantza Estudiotik (Madril), Gasteizko Jose Uruñuela Dantza Kontserbatoriotik etorritako dantza ikasleak.
Emanaldi honekin, ikusleriak dantzarien eta konpainia profesionalen lan txukunarekin gozatu ahal izan zuen du, eta denek, beraien parte hartzearekin, Dantzaren Nazioarteko Eguna eta diziplina artistiko eder hau omendu zuten.
Informazioa: Iratxe de Arantzibia - Sautdebasque / APDG