Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionala programaren zazpirren edizioaren deialdia iragartzen du. Deialdi honetara aurkez daitezke tokian tokiko dantzen edo tradizioz jasotako dantzen berregite, egokitze edo sormen proiektuak. Kontuan hartuko da proiektuetan landutako dantzaren testuingurua eta ezaugarriak definitzeko ikerketa edo dokumentatze-lana.
OINARRIAK
1.- Partaideak
Sortutakoak Tradizionala 7n parte-har dezakete:
2.- Epeak
Eskaerak bidaltzeko epea: 2018ko uztailaren 16tik irailaren 15era.
Epaimahaiaren erabakia: dantza tradizionalaren sektoreko adituz osatutako epaimahai batek proiektu bat aukeratuko du. Hautatutako proiektuen izenak 2018ko irailaren 25ean jakinaraziko dira.
Egonaldiak egiteko epea: 2018a (egonaldia egitea aukerakoa da).
Proiektuen aurkezpena: deialdiko irabazlearekin adostuko dira aurkezpen-data eta tokia
3.- Egonaldia
Sortutakoak tradizionala 7n aukeratutako proiektuak Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzako dantza-aretoetan prestaketa-egonaldi bat egiteko aukera dauka. Kasu horretan, lehentasuna izango du aretoak eskatzeko datak aukeratzeko. Egutegia, ordutegia, eta proiektua garatzeko gainerako beharrak Gipuzkoako Dantzaguneko arduradunekin adostuko dituzte.
Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan Errenteriako Udalaren Niessen eraikinean dago. Egonaldia egin nahi izanez gero, Gipuzkoako Dantzaguneko ikus-entzunezko materiala izango dute eskura egoiliarrek, eta proiektuan adierazi beharko dute horien erabilera. Horrez gain, Gipuzkoako Dantzaguneko kudeaketa-taldearen aholkularitza teknikoa izango dute uneoro.
4.- Diru-laguntza
Sortutakoak Tradizionala 7 programan aukeratutako proiektuak 1.500€ko diru-kopurua jasoko du, bere proiektua garatzeko.
5 .- Proiektuak
Proiektu bakoitza aurkezteko memoria xehatu bat aurkeztuko da, ondorengo atalak zehatz azalduta:
Sortutakoak Tradizionala 7n parte-hartzeko, PDF dokumentu bat bidali behar da, proietua azaltzen eta proiektuaren egileei buruzko informazioarekin ondorengo helbide elektronikora: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Dantzaguneak, Eresbil Euskal Musikaren Artxiboarekin dantza dokumentatzeko eta ikertzeko materiala eta baliabideak sortzeko duen akordioaren arabera, Sortutakoak Tradizionala 7ren proiektu guztien kopia bat bidaliko du Eresbilera. Beren lanak Eresbilera bidaltzea nahi ez duten proiektuen egileek beren proposamenean adierazi beharko dute hori. Horrek ez du eraginik izango epaimahaiaren erabakian.
6.- Aukeratutako proiektuaren emanaldia
Sortutakoak Tradizionala 7k dituen ezaugarriengatik, aukeratutako lanaren aurkezpen eguna eta tokia proiektuaren arduradunekin adostuko da. Horrez gain, kasu gehienetan proiektuetako dantzak toki eta data batean emango direla kontuan hartuta, Gipuzkoako Dantzaguneko komunikazio-kanaletan promozioa egingo da.
Gipuzkoako Dantzagunearekin adostuta, bestelako jarduera dibulgatzaile bat egiteko aukera izanez gero, proiektuaren arduradunekin aztertuko da egiteko aukera. Aukeratutako proiektuaren arduradunek, bere lana hedatzean, Gipuzkoako Dantzagunea eta Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Errenteriako Udala kolaboratzaile gisa aipatzeko konpromisoa hartzen dute.