Logotipo de Dantzagunea


Sortutakoak 15

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamabosgarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak eta Gipuzkoako Dantzaguneak batera aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 15en, eta edizio honetan lau proiektu aukeratu dira

Proiektuak aurkezteko epea 2019ko urriaren 31tik azaroaren 22ra dago irekita. Sortutakoak 15en parte-hartzeko, proiektua aurkezteko txostena eta aurkezpen-bideoa bidali behar dira, izen-emate orriarekin batera, ondorengo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (dokumentazio guztia PDF bakarrean bidali behar da)

SORTUTAKOAK 15: DEIALDIA eta OINARRIAK

Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan.

DEIALDIA

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamahirugarren edizioaren deialdia iragartzen du. Deialdian parte-har dezateke:

  • Konpainia edo talde egonkorrek

  • Banakako proiektuek

  • Proiektu zehatz baterako berariaz sortutako taldeek

OINARRIAK

1.- Proiektuak

Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 14n.

Izen-emate orriarekin batera, proiektuaren  azaltzeko dokumentu bat aurkeztuko da, ondorengo atalak zehatz azalduta:

  • Proiektua azaltzeko 2-3 minutuko bideoa

  • Proiektua definitzea: planteamentua, motibazioa, iturriak, etab.

  • Egonaldiko faseen plangintza

  • Egonaldi amaierako aurkezpenaren ezaugarriak

  • Proiektuko partaideen CVa

  • Kontakturako datuak: izen-abizenak, helbidea, NAN/IFZ, telefonoa, emaila, etab.

  • Hautagaiek proiektua azaltzeko beharrezkotzat jotzen duten edozein informazio edota euskarri

Dokumentazio guztia dokumentu bakar batean aurkeztu beharko da PDF formatuan.

Sortutakoak 15en parte-hartzeko, deialdi honi atxikitako formularioa bete eta ondorengo helbide elektronikora bidali behar da: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

2.- Diru-laguntza

Sortutakoak 14 programan Gipuzkoako Dantzagunean egonaldia egiteko aukeratutako proiektu bakoitzak 3.500€ko diru-kopurua jasoko du. Lau proiektu aukeratuko dira edizio honetan.

3.- Aukeratutako lanen azken aurkezpena

Sortutakoak 14n izaera anitzeko proiektuak eta proposamenak aurkez daitezke. Ondorioz, aukeratutako proiektuaren ezaugarrien arabera, eta Gipuzkoako Dantzaguneko arduradunekin adostuta, erabakiko eta zehaztuko da egonaldiaren amaieran lanaren aurkezpena nolakoa izango den (aurkezpena, erakustaldia, hitzaldia, idatzitako memoria, ikus-entzunezko pieza bat, etab.), eta zein euskarritan edota tokitan emango den.

4.- Epeak eta balorazio-batzordea

Eskaerak bidaltzeko epea: 2019ko urriaren 31tik azaroaren 22ra.

Aurkeztutako proiektuak dantza garaikidearen munduan ibilbide sendoa duen Gpuzkoako Dantzaguneko lantaldetik aparteko balorazio batzorde batek aztertuko ditu, eta bi proiektu aukeratuko ditu 2019ko abenduan zehar.

 

Honako hauek dira balorazio-irizpideak:

  • Proiektuaren kalitatea eta bideragarritasuna.
  • Proiektuaren egokitasuna Adecuación del proyecto a los medios y espacios de residencia.
  • Proiektuak Gipuzkoko testuinguruan duen lotura
  • Egonaldiko ingurune artistikoarekin duen harremana

Balorazio batzordeak bakarrik dauka erabakitzeko ahalmena, eta ez dago errekurtsorako aukerarik. Aukeratutako proiekturen bateko arduradunek uko eginez gero, batzordeak erabaki lezake beste bati ematea laguntza, edota deialdia eman gabe uztea.

 

Era berean, balorazio batzordeak eman gabe utz lezake laguntza, aurkeztutako proiektuek egonaldia egiteko moduko ezaugarriak ez dituztela betetzen erabakitzen badu.

 

Erabakia 2019ko abenduan jakinaraziko da. Emaitza Gipuzkoako Dantzaguneko webgunean argitaratuko da, eta aukeratutako proiektuen arduradunei zuzenean jakinaraziko zaie berria.

 

Egonaldien epeak: aukeratutako proiektuek egonaldiak 2020ko urtarrila eta apirila bitartean egingo dira Gipuzkoako Dantzagunean, eta lau asteko iraupena izango dute gehienez.

 

5.- Egonaldia Gipuzkoako Dantzagunean

Egonaldia egiteko hautatutako proiektuek lehentasuna izango dute aretoak erabiltzeko, eta gehienez, eguneko 5 ordu izango dituzte astelehenetik ostiralera, 9:00ak eta 20:30 bitartean. Ordutegi horretatik kanpo, Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioak erabiltzeko baimena negoziatu beharko da hango kudeatzaileekin.

Egonaldiak  Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan egingo dira (Errenteriako Udalaren Niessen eraikina).

Proiektuen arduradunek idatziz helaraziko diete lanerako egutegia Gipuzkoako Dantzaguneko arduradunei. Egutegia, ordutegia, eta gainerako beharrak Gipuzkoako Dantzaguneko arduradunekin adostuko dituzte.

Egonaldirako Gipuzkoako Dantzaguneko ikus-entzunezko materiala izango dute eskura egoiliarrek, eta proiektuan adierazi beharko dute horien erabilera. Horrez gain, Gipuzkoako Dantzaguneko kudeaketa-taldearen aholkularitza teknikoa izango dute uneoro.  

6.- Sormen-prozesuaren dokumentazioa

Dantzaguneak, Eresbil Euskal Musikaren Artxiboarekin dantza dokumentatzeko eta ikertzeko materiala eta baliabideak sortzeko duen akordioaren arabera, Sortutakoak 15 edizioko proiektu guztien kopia bat bidaliko du Eresbila. Era berean, egonaldia egiten duten proiektuen dokumentazio-materiala bidaliko da Eresbil artxibora.

Beren lanak Eresbila bidaltzea nahi ez duten proiektuen egileek beren proposamenean adierazi beharko dute hori. Horrek ez du eraginik izango epaimahaiaren erabakian.

7.- Sortzaileen lanaren dibulgazioa

Artistak, Gipuzkoako Dantzagunearekin adostuta, bere lan-prozesua erakusteko edo dibulgatzeko jarduera bat egiteko konpromisoa hartzen du.

Artistak, bere lana hedatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Errenteriako Udala kolaboratzaile gisa aipatzeko konpromisoa hartzen du.

E-posta Inprimatu