Logotipo de Dantzagunea


Berriak

Dantza ikasketa espezializatuak egiteko bekak

Apirilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen ikasketa artistikoak egiteko beken oinarriak eta deialdia, honako arloetan: dantza, musika, arte dramatikoa, ikus-arteak eta erakusketen komisariaketa.

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SEskaera orria euskaraz.doc101 Kb
DOWNLOAD_THIS_FILE_SEskaera orriak.doc111 Kb
E-posta Inprimatu
Ostirala, 2011(e)ko apirila(r)en 29-(e)an 20:40etan
 

Dantzan Ikasi: 2011 maiatza-uztailerako proposamena

Dantzan Ikasi egitasmoaren barnean, euskal dantza tradizionaleko irakasleei eskainitako hiru ikastaro berri proposatzen ditugu 2011 urteko maiatza eta uztaila bitartean: Ingurutxoak, musika eta dantza eta haur folklorea dira bertan landuko diren gai monografikoak. Ikastaroak gidatuko dituzte hurrenez hurren: Ikerfolk elkarteko Juan Antonio Urbeltz, Aiko elkarteko Sabin Bikandi eta Emilio Xabier Dueñas eta Josu Erramun Larrinaga.

Izen-ematea eta informazio gehiago
Dantzan Ikasi
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Tfnoa. 943 53 04 40

 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2011(e)ko apirila(r)en 19-(e)an 11:44etan
 

Janet Novasen tailerra

Maiatzaren 7 eta 8an izango da Dantzagunean Janet Novas dantzari eta koreografoak gidatuko duen tailerra. Hamalauzanko elkarteak antolatzen du, eta goizeko 10etatik 14etara garatuko da. 50 euro balio du (45€ Gipuzkoako dantza profesionalen elkarteko edota ADDE-ko kideentzat). Izen-ematea Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean.

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_Slugares-perdidosdormidos-y-olvidados-janet-novas.pdf78 Kb
E-posta Inprimatu
Astelehena, 2011(e)ko apirila(r)en 18-(e)an 17:41etan
 

Dantzagunea egunkarietan

El Diario Vasco egunkariak Dantzaguneari buruzko artikulu bat argitaratu zuen joan den martxoaren 6an; bertan Nerea Azurmendi kazetariak Dantzagunearen eta orohar Artelekuren berrikuntza eta sorkuntza arloak azpimarratzen ditu, erabiltzaile eta arduradunei hitz ematen die eta bertako jardueren deskribapen zehatza egiten du. 

DV-ko jatorrizko artikulura lotura

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2011(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 13:09etan
 

Dantzaz blai - Gazte konpainia europearren topaketak

Dantzagunean ospatu dira apirilaren 1etik 10era bitartean, hiru konpainia gazteen arteko topaketak:  Dantzaz konpainia (Euskadi), Verve konpainia (Leeds-Ingalaterra) eta Le Marchepied (Lausanne-Suitza). Dantzaz konpainiak antolatzen ditu urteoro jardunaldi edo topaketa hauek. Klaseak eta tailerrak ere izan dira, Lucia Geppi (Italia) eta Jorge Jauregui (euskadi) dantza irakasle eta koreografoen eskutik. Luhusoko Harri-xuri eta Donostiako Gazteszenan eskaini dituzte emanaldiak.

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_Sprograma Dantzaz blai625 Kb
DOWNLOAD_THIS_FILE_SDantzaz blai egitasmoa622 Kb
DOWNLOAD_THIS_FILE_Seskuprograma - folleto577 Kb
E-posta Inprimatu
Astelehena, 2011(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 11:58etan
 

Ikastaroak Aste Santuan

Ohi bezala, aste santuko opor garaian, apirilaren 26tik 30era zehazki, Dantzagunean ikastaroak izango dira, dantza klasikoan, garaikidean eta jazzean, Gipuzkoako dantza profesionalen Elkarteak antolatuta. Ana Gonzalezek emango du dantza klasikoa, hiru taldetan: oinarrizkoa (09:00-10:30), ertaina (10:45-12:15) eta aurreratua (12:30-14:00). Myriam Agar izango da garaikideko irakaslea, bi taldetan, oinarrizkoa (14:00-15:30) eta ertain-aurreratua (15:45-17:15). Fernando Lázarok emango du jazza, bi taldetan, oinarrizkoa (17:30-19:00) eta ertain-aurreratua (19:00-20:30)   

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SPrograma_Stage_Semana_Santa_2011.pdf173 Kb
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2011(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 01:16etan
 

Dantza garaikideko ikastaldi trinkoa: Olatz de Andrés

Martxoaren 12 eta 13an Dantzagunean dantza garaikideko ikastaldi trinko bat izango da, Olatz de Andrés irakaslearen eskutik. Donostiako musika eta dantza eskolak antolatzen duen ikastaro honetan parte hartzeko eskaera eskolan bertan egin behar da, faxez (943-297831), postaz (Hirutxulo, 3 – 20012 Donostia) edo e-mailez ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) 2011eko martxoaren 4a arte. Ikastaroaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 16:30etara.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2011(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 13:18etan
 

Dantzan Ikasi: Gipuzkoako urratsak Deba Goienan

Otsailaren 12an eta 19an ospatu da Oñatin Gipuzkoako urratsak eta doinu zaharrak lantzeko ikastaroa. Jokin Otamendi eta Garikoitz Otamendi izan dira irakasleak. DebaGoienako dantza taldeen eskariz antolatu da ikastaro hau eta eskualdeko zazpi dantza taldetako ordezkariek parte hartu dute bertan.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2011(e)ko otsaila(r)en 21-(e)an 15:00etan
 

ADD training. Otsaila eta martxoa

ADDE (Asociación de profesionales de la danza del País Vasco – Euskal Herriko dantza profesionalen elkartea) elkarteak, asteazken goizetan (12:00tik 14:00 arte), dantzari profesionalei zuzendutako "trainning" delako klaseak eskaintzen ditu Dantzagunean. Otsailean Igor Calonge eta Eneko Alkaraz izango dira irakasleak, eta martxoan berriz Eneko Alkaraz (2an eta 9an)eta Izaskun Lapaza (16, 23 eta 30ean). Informazio gehiago elkartean bertan lor daiteke, 944 329314, comunicació Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SAdjunto Training 8.pdf575 Kb
E-posta Inprimatu
Astelehena, 2011(e)ko otsaila(r)en 21-(e)an 12:28etan
 

Gabonetako ikastaroa

klasikoa, garaikidea, jazza. Gipuzkoako dantza profesionalen elkarteak antolatzen duen ikastaroa abenduaren 27tik 31ra bitartean izango da. Irakasle gonbidatuak izango dira: Tatiana Yerakhavets klasikoan, Jordi Ros garaikidean eta Miriam Benedited jazzean.

Tatiana Yerakhavets

Tatiana Yerakhavets

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2010(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 10:18etan
 

Dantzan ikasi

Euskal dantza tradizionalen irakasleentzat ikastaro sail berri bat izango da abenduan zehar. Honako hauek hain zuzen: Zarauzko folklorea, dantza kantatuak borobilean eta Xemeingo ezpata-dantza.

 

alt

Argazkia:Indalecio Ojanguren. GureGipuzkoa.net

 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2010(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 10:18etan
 

Koreologia kurtsiloa

ADDE-ri esker, Eva Recachak koreologiari buruzko kurtso bat emango du Urriak 30 eta 31ean. Ordutegia 10:00tatik 14:00tara izango da, izen-emate data Urriak 25 arte irekita egongo delarik.
Prezioa 85 €

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2010(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 10:17etan
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL